XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1980. urtearen erdialdetik aurrera foruen berrezartzerako eta etorkizuneko foru-erakundeen antolakuntzarako oinarriak zehazten hasi ziren.

Foruaren Hobekuntza Espainiako Estatuko eta Nafarroako ordezkarien arteko negoziazioaren ondorioa izan zen, baina ordezkaritza horretatik kanpo utzi zituzten abertzaleen ordezkariak eta, beraz, ez zitzaion beste Autonomia Estatutuak egiteko bide berari jarraitu.

1982ko abuztuaren 10ean onartu zen ofizialki Foruaren Hobekuntzarako testua, penintsulako euskal lurraldeen insituzio-banaketa berresten zuena.

4. 1984ko otsaileko autonomia hauteskundeak

Hauteskunde hauetan PNV alderdia izan zen garaile. Ordura arte inoiz lortu ez zituen emaitzarik onenak jaso zituen (emandako botoen %42), PSOE alderdiak jaso zituen ondoren boto gehienak (%23), Herri Batasuna izan zen hirugarrena (%14,6) eta EE laugarren indarra (%8).

Sozialisten progresioa nabarmena izan zen, eta alderdi espainiar eskuindarrek une hartan oso indar txikia zutela agerian geratu zen (%9,3). Emaitza hauek berriro ere agertu zuten 1983ko foru eta udal hauteskundeetako emaitzen joera.

1983-1984 bitartean ez zen Gernikako Estatutua garatu, behin ere ez zen Batzorde Mistoaren osoko bilkura bildu, eta gobernu zentralak Autonomia Estatutua ahalez hornitzeko borondate politikorik ez zuela erakutsi zuen argi eta garbi.

Bestalde, ezker abertzaleak estatutuaren bidearen aurkako jarrerari eusten jarraitu zuen, Euskal Herriaren independentziaren aldeko gizarte-mugimenduek errepresio bortitza jasan zuten arren (8.585 lagun atxilotu zituzten 1978 eta 1984ko epean, 419 preso politiko zeuden 1984an, Franco hil baino lehen sorturiko gerra zikinari bultzada eman zioten 1983ko amaieratik aurrera GAL, Espainiako estatuaren egituretatik antolatutako erakunde terroristaz).

Honez gainera, berebiziko garrantzia izan zuen gertaera batek aztoratuko zuen Euskadiko Autonomia Erkidegoko bizitza politikoa, zatitu egin baitzen abertzaletasun moderatua gidatzen zuen alderdia.

Segundo Marey, GALek hutsegitez bahitua, 1983ko abenduan.

10. Gobernuak GAL erakunde terrorista erabili zuen ETA-ri aurre egiteko eta kolokan zuzenbide estatuaren oinarriak. Auzi hauei buruzko informazioa bilatu eta azal itzazu gerra zikin mota honen ondorio batzuk.

Izan ere, PNVk Euskadiko instituzioetan zuen nagusitasuna kolokan geratu zen Lurralde Historikoen Legea prestatu eta onartu zen garaian (1983-11-23) agerian geratu ziren barne-arazo larri batzuen ondorioz.

Interpretazio desberdinak egin ziren Legearen inguruan, batzuek herrialdeetako instituzioak sendotu behar zirela defendatzen zuten artean, besteek Jaurlaritzaren erakundeak indartu behar zirela zioten.